Albisteak

30 positibo zenbatu dituzte azken zazpi egunetan Zestoan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, 30 positibo zenbatu dituzte Zestoan azken astean egindako PCR eta antigeno frogetan. Positiboekin batera, hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasak ere goraka jarraitzen du: 1438,11 kasutan kokatu da -joan den astelehenean 1104,26 kasukoa zen-.

Lagun ilara luzeak ikusi dira azken egunetan anbulatorio kanpoan, PCR frogak egiteko zain, horien artean haurrak. Kasuen gorakada eragina izaten ari da eskoletan ere. Herri ikastetxeko hiru ikasgela itxita daudela jakinarazi dute, hainbat ikaslek positibo eman dutelako.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide