4 – AMALDA-III (Zestoa) – Erdi Paleolitoa Kobazuloko 6. indusketa 2024
— 2025-01-05Zestoako Neanderthalen bizimodua ikertzen.
Joseba eta Laurak hasieratik proposatzen duten bezala, aktibitate zehatz honetarako erabiltzen duten tekno-kultura “ Vasconiense “ deritzaiona da eta ongi sendotua dago hipotesia hau ere, ehunka ta ehunka harri tresnekin.
Gehien bat gertu dagoen Urola ibaitik lortu dituzte hain gogorrak diren harri bolkaniko hauek, baina urrunetik ekarritako suharri materialak ere azaltzen dira noiz behinka.
Bulkanitak, Lutitak, Ofitak edo Basaltoak, gogorrak izateaz gain, lan berezi hauetako behar dituzten formak eta zorrotzerak lortzeko oso egokiak dira.
Garbi dago baita ere, bertan kontsumitzen zituztela mota ezberdinetako animaliak, azaltzen diran espezie ezberdinen zatitutako hezurrengatik.
2025 honetan, 7. Kanpaina egiteko prest!!
Aupa Amalda!!
Egin zaitez bazkide