Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Martxoak 17 igandea, Zestoako 44. Herri Krosa Txapelketa burutuko da, Iñaki Iruretaren omenez. Zestoako Atletismo Klubak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi hau San Jose egunarekin bat egiten duen urteroko tradizioa da. Haurrentzako lasterketa 10:00etan hasiko da, eta lasterketa nagusia 11:30ean. Korrikalari helduek bi distantziaren artean aukera dezakete: 2,6 kilometro edo 8,5 kilometro.
Herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoarekin bi entrenamendu saio egin dituzte azken bi igandeetan.