Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Odol Emaileek antolatuta, odol ateraldia izan zen atzo arratsaldean kiroldegiko frontoian. Guztira, 55 herritar bertaratu ziren eta horietatik 49ik eman zuten odola. Horietatik hiru emaile berriak ziren. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie atzo kiroldegira bertaratu ziren guztiei. Datorren ateraldia uztailaren 26an izango da, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara bitartean, kiroldegian.