Albisteak

5.400 bisitari pasa dira uda honetan Ekainberritik

Bisitari andana izan da uda honetan herrian, eta Ekainberri eta Lili Jauregian atzeman dute horien etorrera. Erreplikak 5.400 bisita jaso ditu aurtengo udan, eta Lili Jauregiko “Lilitarren ohorea” antzezpena 263 pertsonek ikusi dute.

Turismo bulegoko arduradunek azaldu dute datu “baikorrak” direla. “Aurtengo udan zerbitzuak normaltasun ososz garatu ahal izan dira. Bisitari kopuruak gora egin du  aurreko bi udaretako kopuruekin konparatuz gero” adierazi dute. Bisitarien %47a pertsona helduak izan direla esan dute: %15 jubilatuak, %8 sei eta hemezortzi urte bitartekoak, eta %12 ikastetxeetako ikasleak. Bestalde, zerbitzuak lau hizkuntzetan eskaini dituztela nabarmendu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide