Uztaila 2026
— 2026-08-25Irakurri 284. zenbakia hemen.

Bost eguneko festei amaiera borobila eman diete Itxaropena dantza taldeko kideek. Arratsaldeko 20:00ak inguruan hasita, herriko kaleetan barrena ibili dira zahagi dantza eskaintzen. Herriko trikitilari taldearen eta Idiakaitzeko txistularien laguntza izan dute. Amaieran dantzaurrea egin dute plazan eta festak agurtzeko fandango eta arin arina dantzatu dituzte, herritarren laguntzarekin.
s