Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bisitari andana izan da uda honetan herrian, eta Ekainberri eta Lili Jauregian atzeman dute horien etorrera. Erreplikak 5.400 bisita jaso ditu aurtengo udan, eta Lili Jauregiko “Lilitarren ohorea” antzezpena 263 pertsonek ikusi dute.
Turismo bulegoko arduradunek azaldu dute datu “baikorrak” direla. “Aurtengo udan zerbitzuak normaltasun ososz garatu ahal izan dira. Bisitari kopuruak gora egin du aurreko bi udaretako kopuruekin konparatuz gero” adierazi dute. Bisitarien %47a pertsona helduak izan direla esan dute: %15 jubilatuak, %8 sei eta hemezortzi urte bitartekoak, eta %12 ikastetxeetako ikasleak. Bestalde, zerbitzuak lau hizkuntzetan eskaini dituztela nabarmendu dute.