Albisteak
Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa jokatu dute Zubiaurren
— 2022-09-11Arraza Libreko Artzain Txakurren Gipuzkoako Txapelketa jokatu da gaur arratsaldean Zubiaurreko zelaian. Bederatzi partaide izan dira bertan, eta Gaizka Etxaniz eta ‘Laster’ txakurra izan dira garaile. Bederatzi txakurretatik lauk Euskadiko Txapelketarako txartela eskuratu dute. Hauek dira sailkatuak eta gaurko proban eskuratu dituzten puntuak:
Gaizka Etxaniz eta ‘Laster’ 294 puntu
Gaizka Etxaniz eta ‘Ira’ 286 puntu
Mikel Aizpurua eta ‘Argi’ 282 puntu
Jabier Gaztañaga eta ‘Cool’ 281
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide