Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Osasun Sailak atzo emandako datuen arabera, 58 kasu positibo atzeman dituzte Zestoan astelehenetik asteazkenera bitartean egindako frogetan: 7 astelehenean, 25 asteartean eta 26 asteazkenean. Kasuen gorakadarekin batera, 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia metatuak ere gorantz jarraitzen du: 6317,41 kasuko intzidentzia dugu herrian – urtarrilaren 3an 5726,76 kasukoa zen-.
Eskualdeko herrietako intzidentzia tasak:
Azpeitia: 8600,53
Azkoitia: 8161,56
Zumaia: 7184,29
Zarautz: 5563,88
Orio: 5039,14
(5.ooo biztanletik beherako herriak):
Errezil: 4347,83
Beizama: 4032,26
Getaria: 7349,82
Aia: 5239,29
Aizarnazabal: 6371,91