Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo goizean jokatu zen Arroa Beheko lehenengo txirrindulari saria. Goizeko 10:00etan hasi zen froga, Sansinenea industrialdean. Parte hartzaileek hiru “zakila bira” egin zituzten eta bukaeran, Arroagora igo eta berriro Sansineneara jaitsi ziren (50,8 km). Guztira, kadete mailako 160 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte.
Nikolai Asensiok irabazi zuen froga 1:17:19ko denborarekin. Auritz Mendiak eskuratu zuen bigarren postua, eta Zumaiako Viveros San Anton-Mardu taldeko Mattin Salegik hirugarrena.
Hemen dituzue atzo hartutako irudiak: