Adiel Zabalak eskubaloi taldearen erreportajerako ateratako argazkiak
Danbolin— 2021-11-25
Azaroko zenbakian duela 50 urte sortu zen eskubaloi taldeaz arituko gara. Taldea sortu zuten hainbat herritarrekin bildu zen Jon Artano eta haien hitzak jaso ondoren osatu du erreportajea. Bilera hartan izan zen Adiel Zabala ere, kamara eskuan hartuta. Momentu hori betiko gorde zuen bere argazkiekin.
Aldizkarian, argazkiak Zabalarenak direla adieraztea ahaztu zaigu. Horrez gain, askotan, aldizkarian ez dugu leku nahikorik izaten eta hori dela eta, txoko honetara ekarri ditugu batzuk.
Eskerrik asko Adiel egindako lanagatik eta beti laguntzeko prest egoteagatik!
Hemen dituzue Zabalak hartutako argazki batzuk: