Albisteak

Jakoba Errekondo eta gaztaina erreek ederki konbinatu dute Arroabean

Jakoba Errekondo berak ongi esan duen bezala, sutondorako giro hobea bazen ere, gustura egon dira bera entzuten hogeita hamar lagun inguru Arroabeko eskola zaharrean. Galdera eta galdera artean, konpostagailuen nondik norakoak, geranioetako harra, aza eta tipularentzat trikimailuak, pinuaren gaitza, intxaurrondoak eta ureztaketa kontuak izan ditu besteak beste Errekondok kontagai. Ezkaizto Auzo Elkarteak antolatuta, hitzaldiaz gain frontoian danbolinean erretako gaztainak ereĀ  izan dira egunari amaiera emateko. Auzoko txikienak konfinatuta badaude ere, trikiti girorik ez da falta izan eta gaztainarik ere ez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide