Albisteak
Hamarnaka lagun bildu dira indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzean
— 2021-11-26Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunean elkarretaratzea deitu zuen atzo arratsalderako Bargaztak talde feministak. Herriko kaleetan barrena manifestazioa egin zuten Isiltasunean gure argia zarete lemapean. Kiroldegiko aterpean amaitu zuten ibilbidea eta bertan testu bana irakurri zuten 3Z-ko eta Bargaztakeko kideek. Amaieran, kandelak piztu zituzten eraildako emakumeen oroimenez.
(Ekitaldiaren zuzeneko bideoa ikusgai Danbolineko Facebook-eko atarian)
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide