Zestoako GKSko kideek bat egin dute Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak abenduaren 30erako deitu duen manifestazioarekin
Danbolin— 2021-12-26
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak
mobilizazioa deitu du hilaren 30erako Biolentzia kapitalistari aurre egin lelopean eta Zestoako GKSko kideek bat egin dute deialdiarekin. Azpeitian izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan eta, besteak beste, aurten “soldatapeko lanaren ondorioz izan diren 59 hilketak” salatuko dituzte. Horrez gain, “Euskal Herria zatitzen duen mugan bizia jokoan jarriz eraildako 7 migratzaileak eta biolentzia matxistaren ondorioz eraildako 5 emakumeak” ekarriko dituzte gogora.