Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du bihar
Danbolin— 2022-06-24Oinarrizko elikagai eta produktuen biltegiak hileroko bilketa egingo du larunbat honetan, goizeko 11:30etatik 13:00era bitartean, Gesalaga kalean. Lekaleak, arroza, pasta, konpresak, pixoihalak, komuneko papera, esnea, kakaoa, olioa eta tostadak jasoko dituzte. Elikagaiak biltzeaz gain, ekarpen ekonomikoak egiteko aukera ere izango da.Proiektuan ekarpena egiteko hiru aukera daudela gogorarazi dute biltegiko kideek: produktuak dohaintzan emanda, hileroko ekarpen ekonomikoa eginda (688 76 90 47 telefono zenbakira idatzita) eta boluntario bezala parte hartuta.