Albisteak
Bingoarekin eman diote hasiera Gurutze Jubilatuen Asteari
— 2023-11-27Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak antolatu du aurten ere jubilatuen astea. Gurutze tabernan izan da lehenengo ekintza, herriko jubilatuek bingoaz gozatu dute gaurko arratsalde lainotsua eta jokoz, txangoz eta mokaduz beteriko egunak dituzte aurretik.
Asteartea, azaroak 28, Gisasola Egoitzan eta osteguna azaroak 30, San Juan Egoitzan, karta jokoan aritzeko aukera izango dute arratsaldeko 17:00etan. Ostiral arratsaldean, abenduak 1, tortilla pintxoak eta gaztaina erreak dastatu ahal izango dira jubilatuen tabernan 18:00etan. Abenduak 2, larunbataz, goizeko 10.00etan kiroldegitik aterata Bide Osasuntsua ekintzarekin kirolaz gozatu eta pintxo dastaketa batekin amaituko dute saioa. Azkenik, abenduak 3, igandean 12.30ean urtean zehar hil diren bazkideen aldeko meza ospatuko da eta ohiko elkarte bazkariak emango dio amaiera Jubilatuen Asteari Gurutze jubilatuen tabernan 14:30ean.
Egin zaitez bazkide