Albisteak

Mikel Ibarguren zestoarrak eta Ibañarrietan hazitako Ekain Albitek sortutako “Negu hurbilak” filma zineman estreinatuko da bihar

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA

“Negu hurbilak” filma bihar, otsailaren 23an, iritsiko da zinema aretoetara. Mikel Ibarguren, zestoarrak eta Ibañarrietan hazitako Ekain Albitek, zuzendu dute filma Nicolau Mallofrek eta Adria Rocarekin batera. Filma, ihesaldi baten istorioan oinarritzen da eta isolamendua, itxaronaldia eta nortasun irrikaren gaiak uztartzen ditu.

Negu Kolektiboaren lehen fikziozko lana da, laburmetrai bat izatetik film luzera eraman zuten eta errekonozimendua lortu dute.  2023an Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen pelikulak. Epaimahai Gaztearen saria ere eskuratu zuten Madrilgo Márgenes Zinemaldian, eta Bartzelonako L’Alternativa jaialdiko Sail Ofizialeko lehiaren parte ere izan zen.

Mikel Ibarguren eta Ekain Albiterekin solasaldia igandean Zumaian

Filma zinema areto nagusietan, bihar (otsailak 23) estreinatuko da. Zestoatik gertu Zumaiako Aita Mari aretoan egongo da ikusgai, larunbata, igandean eta astelehenean, arratsaldeko 19:30ean. Igandeko pasea ordea, berezia izango da, izan ere, Ibarguren eta Albitek solasaldia eskainiko dute bertan.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide