Albisteak
Martxoak 13, 14 eta 15eko San Isidro kalean asfaltatze lanak direla eta, hainbat ohar.
— 2024-03-12Martxoaren 13, 14 eta 15ean, asteazkenetik ostirala bitartean, Arroabeko San Isidro kaleko asfaltoa berritzeko lanak egingo dira.
Horregatik, honako oharrak jakinarazi ditu Udalak:
– Arroabera, GI-631 errepidean egin den sarrera berritik sartu beharko da (Zumaia-Zestoa noranzkoan). San Isidro kalea
itxita egongo da 8:30etik 18:30era.
– Arroabetik ateratzeko, N-634 errepidera egokitu den irteera berria erabiliko da.
– Marduxarra eta San Isidro kaleetara ezingo da autoz sartu edo irten goizeko 8:30tatik arratsaldeko 18:30era. Larrialdiren bat izanez gero, beti utziko da ibilgailuentzat sartu edo irteteko aukera.
– San Isidro kalea asfaltatzeko lanek hiru egun iraungo dute. Martxoak 13, 14 eta 15. Ostiralean lanak amaituta egotea aurreikusten da.
Egin zaitez bazkide