Albisteak
Asteazkenean amaituko da autodefentsa feminista tailerrean izena emateko epea
— 2024-04-08Apirilaren 12tik ekainaren 7ra bitartean ostiralero izango dira autodefentsa feminista saioak kiroldegian, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era. Tailerra 16 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta taldeak kopuru mugatua izango du. Izen-ematea apirilaren 1ean irekiko da eta apirilaren 10a bitartean izango da aukera, kiroldegian bertan. Saioetan parte hartzeko 8 euroko ordainketa egin beharko da.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide