Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean hasi zen Liburuaren Nazioarteko Egunaren aitzakian antolatutako ekimenen artean egingo den Ilustrazio tailerra. Ainara Azpiazu “Axpi”ren gidaritzapean haur bakoitzak etxera eramateko bere ipuin-liburuxka egingo du ikastaroan. Atzo bi orduko saioa egin zuten eta datorren ostiralean egingo dute ikastaroaren bigarren zatia. LHko bigarren eta hirugarren zikloko 17 haur ari dira ikastaroa egiten.
