Albisteak

Lurraldebusek zerbitzu gehiago eskainiko ditu abuztuan eta Aste Nagusian

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak Azkoitia eta Donostia lotzeko maiztasunak areagotuko ditu abuztuan, UK01en zerbitzu gehiagorekin eta UK41Gren gaueko zerbitzuekin.

Abuztuan zerbitzu gehiago egongo dira Azkoitia eta Donostia artean, Loiolan, Azpeitian eta Zestoan geldialdiak egingo dituztenak. Astelehenetik ostiralera UK01 lineako norabide bakoitzean zazpi zerbitzu gehiago jarriko dira eta UK41G linearekin egunero gaueko zerbitzuak ezarriko dira. Larunbat eta igandeetako UK01eko zerbitzuak orain arte bezala mantenduko dira.

Horrela, UK01 lineako autobusa orduro irtengo da Azkoititik 5:45etik 21:45era bitartean Donostiako norabidean. Kontrako noranzkoan, UK01 lineako autobusa Donostiako geltokitik aterako da 6:55ean eta orduro egongo da zerbitzua 8:05etik 22:05era bitartean. Zestoan 7:35ean egongo da eta orduro 8:50etik 22:50era bitartean.

Aste Nagusirako noranzko bakoitzean zerbitzu bat gehiago egongo da: 23:45ean Azkoititik irtengo da, 0:12an egongo da Zestoan eta 0:55ean Donostian, eta 1:05ean Donostiatik irtengo da eta 1:50ean Zestoan egongo da.

Bestalde, urtero bezala, UK41G linea egokituko da, Azkoitian 22:45ean irtengo dena, Zestoan 23:12an eta Donostiara 23:55ean iritsiko dena; eta beste bi zerbitzu, kontrako noranzkoan: hiriburuko autobus geltokian 23:05ean eta 0:05ean irtengo direnak, Zestoan 23:50 eta 0:50ean.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide