Albisteak

Zestoa eta Aizarnazabalgo Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko bazkarirako izen-ematea igandean amaituko da

Datorren astean ospatuko da Jubilatuen Astea Zestoan. Igandean emango diote amaiera urteroko bazkariarekin 14:00etan Gurutze jubilatuen tabernan.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek, izena eman beharko dute, igandea, azaroak 24, baino lehen. Horretarako 943 147 091 zenbakira deitu beharko da. Menuak 40 euroko balioa izango du eta hurrengo platerek osatuko dute: urdaiazpiko iberikoa, foie gras gazi-geza saltsarekin, arrain zopa, piper beteak, arkumea errea, tarta izozkiarekin, ardoa eta kafea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide