Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskara Foroaren iniziatibaz, eta Liburutegia eta Danbolinen laguntzarekin, Irakurle Gazteen Kluba martxan jarri zen 2023. urtearen amaieran. Orain, apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako Hitzetik Loratu egitarauaren baitan, klubak berriz ere ekingo dio jarduerari.
Lehenengo saioa ostegun honetan izango da, eta 9 urtetik 11 urtera bitarteko haurrek izango dute parte-hartzeko aukera. Liburutegian elkartuko dira 16:45etik 17:45era, taldean irakurtzeko eta literaturaz gozatzeko aukera izanik.
Antolatzaileek saioek jarraipena izango dutela aurreikusi dute.