Albisteak
Gazte Asanbladak egitarau oparoa prestatu du martxorako
— 2025-03-11Gazte Asanbladak martxoan zehar antolatuko dituen ekintzen berri eman du. Egitarauan kirola, kultura eta aisialdia uztartzen dituzten jarduerak aurki daitezke. Ekintza guztiak gaztetxean izango dira.
Lehenengo ekintza boxeo tailerra izango da, martxoaren 14an, ostirala, arratsaldeko 17:00etan hasita. Parte-hartzaileek boxeoaren oinarrizko teknikak ezagutzeko aukera izango dute.
Ondoren, martxoaren 19an, apirilaren 12an egingo den Bertsio Gaua prestatzeko batzar irekia antolatuko dute. Bertsio Gauean parte hartu nahi duen edonor bertaratu eta ekimenaren xehetasunak ezagutu ahal izango ditu.
Martxoaren 23an, igandea, “Infiltrats” pelikula proiektatuko dute arratsaldeko 18:00etan.
Azkenik, martxoaren 28an, ostirala, zerbeza kata itsua antolatu dute, arratsaldeko 19:00etan hasita. Parte-hartzaileek hainbat garagardo dastatu eta haien zaporeak asmatzeko erronkan parte hartzeko aukera izango dute.
Egin zaitez bazkide