Albisteak

Felix Izetak Senegal ordezkatu du Xake Olinpiadan

Felix Izeta xake jokalari zestoarrak irailean Samarkandan (Uzbekistan) jokatutako Xake Olinpiadan parte hartu du, Senegalgo selekzioarekin.

Senegalek 154. postuan amaitu du txapelketa. Izetak BERRIAri azaldu dionez, erritmo falta sumatu du denboraren presiopean jokatzeko garaian, eta Venezuelaren eta Omanen aurkako partidetan emaitza hobeak lor zitzakeela uste du. Hala ere, berriro lehiatzeaz gozatu duela adierazi du.

Izeta Zestoan jaio zen, 1961ean, eta urteak daramatza Senegalen bizitzen. Xake profesionala utzi ondoren Londresera joan zen, eta, geroago, arrazoi pertsonalengatik, Senegalera. Bertako xake komunitatearekin harremanak egin zituen, eta 2022ko Chennai hiriko Olinpiadan selekzioko kapitain aritu zen. Ondoren, Senegal jokalari gisa ordezkatzeko proposamena egin zioten, eta onartu egin zuen.

Itzuleraren eta bere ibilbidearen inguruan hitz egin du Josu Tornay kazetariarekin, BERRIA egunkariak urriaren 7an argitaratutako elkarrizketan. Elkarrizketa osorik irakur daiteke hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide