Albisteak

Zestoako Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenean parte hartzeko aukera zabalik da

Eskolako Ordezkaritza Organo Gorenean (OOG) parte hartu nahi duten familiek azaroaren 2ra arteko epea dute izena emateko. Interesa dutenek ekaingurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Ordezkaritza Organo Gorena eskola-komunitateko sektore guztien parte-hartzerako eta erabakiak hartzeko organo nagusia da. Zuzendaritzako kideek, irakasleen eta familien ordezkariek eta Udaleko ordezkari batek osatzen dute.

Organoaren eginkizun nagusien artean daude ikastetxeko hezkuntza-proiektuan eta antolaketan parte hartzea, urteko plana eta memoria lantzea, zuzendaria aukeratzeko prozesuan parte hartzea eta ikastetxearen kudeaketa orokorraren zein ekonomikoaren jarraipena egitea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide