Iraila 2026
— 2026-10-08Irakurri 285. zenbakia hemen.

Zestoako EH Bilduk herri batzarra egingo du urriaren 15ean, osteguna, 18:30etik 20:00etara Alonderon. Urte hasieran abian jarritako ‘Nazio Elkarrizketa’ egitasmoaren emaitzak eta ondorioak partekatuko dituzte bertan.
«Zein dira zestoarron kezkak?» galdera abiapuntu hartuta, solasaldia eta elkarrekin hausnartzeko ariketa egingo dituzte. Herritarrei bertaratzeko gonbita egin diete antolatzaileek.