Albisteak

“Zerbait sartu zait begian” ikuskizuna ekarriko Portalek urriaren 18an

Imanol Epeldek Zerbait sartu zait begian ikuskizuna eskainiko du urriaren 18an, 18:30ean, Kultur etxean. Sarrerak Portalen daude salgai, zazpi euroan.

Hitza, musika eta irudia uztartzen dituen emanaldia da, egungo garaiak umorez eta irmotasunez kantatzeko eta kontatzeko sortua. «Bagara, baina ez dakigu oso ondo nor. Bagaude, baina ez dakigu oso ondo non. Bagoaz, baina ez dakigu oso ondo nora», dio ikuskizunaren sinopsiak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide