Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den apirilaren 15ean danborradako talde guztietako ordezkariak bildu ziren bileran erabaki bezala, danborradako entseguak izango dira datorren astelehen, asteartean eta asteazkenean, kiroldegiko aterpean, iluntzeko 20:00etan. Astelehen eta asteazkenean bandarekin egingo dira entseguak, asteartean, berriz, megafoniarekin.
Maiatzaren 2ko danborradari begira hartutako erabakien arabera, talde guztiek 22:30erako beren abiapuntuan egon beharko dute, 23:10erako Gurutzean eta 23:50erako plazan. Gaueko 12etan, puntu-puntuan, urtero bezala, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira, eta ondoren, danborrari-taldeek martxa guztiak eskainiko dituzte.
Haurren danborradako entseguak ere egun eta leku berean izango dira, eskola orduan.