Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestotik Mahaira egitasmoak antolatuta, Koxinatu sukaldaritza tailerra egingo dute bihar, osteguna, Arroagoian. Jarduera Herri Elkartean izango da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzenduta egongo da. Parte hartzeko, aurrez izena emanda egotea beharrezkoa da.
Tailerrak “Maitatu, koxinatu, eraldatu” leloa izango du, eta parte-hartzaileek garaiko eta bertako barazkiekin sukaldatzen ikasiko dute. Saioa Maitane Cabezak gidatuko du.