Albisteak

Udan izan ditzakegun osasun-arazoen inguruko tailerra izango da ostiralean

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean “udan zeure burua zaintzen ikasi” izeneko tailerra antolatu dute ostiralerako, hilaren 23rako. Saioa Alonderoko aretoan izango da, 10:00etatik 11:30era bitartean.

Uda garaian gerta daitezkeen osasun-arazoei buruz hitz egingo da, hala nola, erredurak, eguzki-babesa, zauriak, kolpeak, animalien eta intsektuen ziztadak, eta etxeko botikina nola prestatu. Parte-hartzaileek egoera horiei aurre egiteko oinarrizko jarraibideak ikasiko dituzte, udan norbere burua zaintzeko baliabide erabilgarriak eskuratzeko helburuarekin.

Tailerrean parte hartzeko, aurrez izena eman biharko da eta horretarako honako bide hauek erabili daitezke: 943 89 70 80 telefonora deituta, Zestoako Osasun Zentroko administrazio eremuan edo norberaren erizain edo medikuarekin kontsultatuta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide