Albisteak

X. Ardo Dastaketa antolatu du Laiak dendak larunbaterako

Laiak dendak Ardo Dastaketaren hamargarren edizioa antolatu du hilaren 24rako, larunbaterako. Ekitaldia eguerdiko 12:30etik 14:30era izango da, kiroldegiko aterpean. Bertaratzen direnek 12 upategitako ardoak dastatzeko aukera izango dute: Aimarez, J. Guzmán Aldazabal, Rioja Bordón, Monteabellón, B. Mazuela, B. Aitaren, B. Ondarre, B. Tritium, Garcia Olano, Ondalan, Lapazaran eta R. de la Piscina.

Gainera, ohi bezala, pintxoak dastatzeko aukera ere izango da, Exclusivas Mardu, Maisor, Basatxerri eta Floridako Merkatuaren eskutik. Ardo dastaketak irauten duen bitartean, Ustekabe txaranga ariko da giroa alaitzen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide