Albisteak
Txokoko Pilota Txapelketa hasiko da bihar, osteguna
— 2025-05-21Urteroko legez, aurten ere badator Txokoko Pilota Txapelketa Gurutzeaga pilotalekura. Eskuzko binakako txapelketa honetako lehen partidak bihar jokatuko dira, hilaren 22an.
Aurtengo edizioan 14 bikotek hartuko dute parte eta horiek 3 multzotan banatuko dira. Lehen fasean, multzo bereko bikoteek elkarren aurka jokatuko dute; partida horiek bihartik hasi eta ekainaren 13ra arte jokatuko dira. Final-laurdenak ekainaren 16tik 27ra bitartean izango dira; finalerdiak, ekainaren 30ean; eta final handia, uztailaren 4an.
Biharko partidak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira. Lehen partidan, Jon Sorazuk eta Aritz Anduagak, Mikel Armendariz eta Julen Valor izango dituzte aurkari. Ondoren, Xabat Sasiainek eta Alex Altolagirrek “Xela” osatutako bikoteak, Iker eta Igor Gonzalez anaien aurka jokatuko dute.
Egin zaitez bazkide