Albisteak
Goraino bete zen Alondero zoru pelbikoaren inguruko hitzaldian
— 2025-05-21“Zoru pelbikoaren zaintza eta jarduera fisikoaren garrantzia hirugarren adineko pertsonetan” izeneko hitzaldia izan zen pasa den astean Alonderoko aretoan. Saioan zehar, zoru pelbikoaren garrantziaz, funtzioez, egunerokotasuneko zaintzaz, lanketaz eta jarduera fisiko zein kirolean duen garrantziaz hitz egin zen. Hitzaldira 55 lagun bertaratu ziren eta antolatzaileen esanetan, “izugarrizko harrera eta arrakasta” izan zuen.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide