Albisteak

Herriarteko Txapelketako final-zortzirenetako itzulerako partidak jokatuko dituzte larunbatean

Zestoako pilotariek pasa den ostiralean jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-zortzirenetako joaneko partidak, Andoaingo taldearen aurka. Kanporaketa 2-1 irabazi zuten, hiru partidetatik bi eskuratuta.

Final-zortzirenetako bigarren partidak larunbatean jokatuko dira, maiatzaren 24an, 11:00etan hasita Zestoako kiroldegiko pilotalekuan. Aurreko asteko pilotari berdinek hartuko dute parte berriz ere.

Joaneko partidetan, kadete mailan, Urrestilla eta Zabalak partida bikaina egin zuten eta 3-22ko garaipen argia lortu zuten. Jubeniletan, ordea, Azkue eta Uriak ez zuten zorterik izan eta 22-6 galdu zuten. Nagusien mailan, Sasiain eta Odriozolak lehia estua izan zuten, baina azkenean 18-22 nagusitu ziren. Joaneko partidetan beraz, 7 tantoko etekinarekin gailendu ziren zestoarrak eta itzulerako kanporaketa zabal-zabalik dago.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide