Albisteak

Amaiur Letamendiak eta Alaitz Urangak Trainerillen Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan Telmo Deunekin

Pasa den igandean, maiatzaren 18an, Trainerillen Euskadiko Txapelketa jokatu zen Ondarroan (Bizkaia). Bertan izan ziren Amaiur Letamendia zestoarra eta Alaitz Uranga arroabekoa, Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkartearekin. Kadete mailan lehiatu ziren eta bigarren postuan sailkatu ziren, Tolosako taldearen atzetik.

Emaitza horri esker, Trainerillen Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuten. Txapelketa hori asteburu honetan jokatuko da, maiatzaren 24an eta 25ean, Galiziako A Pobra do CaramiƱal herrian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide