Albisteak

Azpeitiko Ikastola Publikoen Bateratze festa izango da ostiralean

Zestoako gaztetxo gehienek, Zestoako Herri Ikastetxean ikasketak amaitu ostean, Azpeitiko Urola Ikastola publikora egiten dute jauzi, DBH zein Batxilergoko ikasketekin jarraitzeko. Gaur, ostiralez, Azpeitiko Ikastola Publikoen Bateratze Festa ospatuko da Azpeitiko Plaza Nagusian, 18:30ean hasita. Bertan, herriko ikastola publikoen eta Uztaro Haurreskolaren bateratzea iragarriko da, eta izen berria ezagutzera emango dute. 2025/26 ikasturtetik aurrera, Uztaro Haurreskola, Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola BHI izen beraren pean abiatuko dira.

Ondorengo egitaraua antolatu dute arratsalderako:

18:30. Kalejiran, trikitilariekin plazara.
19:00. Ekitaldi nagusia.
20:30 aldera, afari merienda eta DJ emanaldia.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide