Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eguraldi txarra tarteko, ez zen posible izan pasa den larunbateko Itxaropena dantza taldeko emanaldia Laranjadi plazan egitea, baina kiroldegiko frontoia goraino bete zen beste urte batez ikasturtean zehar egindako lanaren erakustaldirako. Eltziego, Ekora, Villabuena, Guardia, Pipaon edota Gesaltzako dantzak plazaratu zituzten 50 dantzari inguruk.
Emanaldi osoa ikusgai duzue jarraian: