Irakurle Gazteen Kluberako izen-ematea ireki da

2023ko abenduan jarri zen martxan Irakurle Gazteen Kluba (IGK) lehen aldiz, Danbolinen, Euskara Sailaren eta Liburutegiaren artean bultzatuta. LH3 eta LH4ko 15 haur aritu dira bi ikasturtez euskarazko literaturaz lagun artean gozatuz eta datorren ikasturterako izen-ematea ireki berri da. Datorren ikasturtean, gainera, bigarren talde bat sortzea da asmoa eta hurrengo ikasturtean LH3an eta LH4an egongo diren gaztetxoekin osatuko da talde bat eta bigarrena LH5 eta LH6koekin.

Hemen duzue aurten IGKn parte hartu duten gaztetxoen gonbidapen bideoa:

2. zikloko taldearen iraupena laburragoa izango da (azarotik apirilera, gutxi gora-behera) eta 3. ziklokoena urritik maiatzera. Maiztasuna ere desberdina izango da, baina datak, ordutegia eta abarrak izena emandakoen artean hitz egin eta irailean zehaztuko direla jakinarazi dute Liburutegitik.

Datorren ikasturtean LH3, LH4, LH5 eta LH6an egongo diren haur guztiei irekita dago izen-ematea, ekainaren 30era arte. Liburutegian eman behar da izena.