Albisteak

Maria Iribar arroarrak narrazio arloko bigarren saria irabazi du Azkue literatur sarietan

Ezkerretik hasita seigarrena da Maria Iribar. Argazkia: Euskaltzaindia.

2024ko Resurrección Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren ostiralean, hilaren 13an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Narrazioa eta poesia dira Azkue sariek saritzen dituzten bi genero nagusiak, eta horietako bakoitzean bi adin-maila ezartzen dira: A maila 10etik 13 urtera artekoentzat eta B maila 14tik 17 urtera artekoentzat. Sari hauek Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatzen dituzte 1991tik, eta helburu nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da.

2024ko edizioan 574 lan aurkeztu dira, orain arteko partaidetza zabalena izan delarik, eta horietatik 12 izan dira sarituak. Sarituen artean izan da Arroabeko Maria Iribar, 14-17 urte bitartekoen mailan, narrazio arloko bigarren saria eskuratuta Aske lanarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide