Albisteak
Jurdan Arakistain garaile Euskal Pilota Egokituko Txapelketan
— 2025-06-16Pasa den larunbatean, ekainaren 14an, jokatu zen Euskal Pilota Egokituko Txapelketa Gasteizen. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko pilotariak batu ziren bertan, eta egun bertan jokatu zen txapelketa osoa.
Txapeldunak Jurdan Arakistain eta Iraitz Huegun izan ziren, partida guztiak irabazita. Finalean, 15-13 nagusitu ziren Eneko Sagarmendi eta Ibai Gomezen aurka, txapelketari amaiera bikaina emanez.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide