Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Txokoko Pilota Txapelketak bere amaierako jardunaldia biziko du bihar, ostiralez, aurtengo txapelduna erabakiko duen partida nagusia jokatuko baita. Arratsaldeko 19:00etan hasita, bi partida izango dira ikusgai Gurutzeaga pilotalekuan.
Lehenik eta behin, hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte Oier eta Kixkurra bikoteak, Xora eta Anduren aurka. Ondoren, final handia izango da. Julen eta Manex Txapeitar anaiek neurtuko dituzte indarrak Xabat eta Xelaren aurka.
Txapeldunak erabakitzeko partida oso estua espero da, bi bikote finalistak maila bikainean aritu baitira txapelketan. Txapeitarrek jokatutako partida guztiak irabazi dituzte, eta Xabat eta Xela ere sendo aritu dira, porrot bakar batekin iritsi baitira finalera.