Albisteak
Udako belar mozketa dela eta, hainbat bide itxita egongo dira une batzuetan
— 2025-07-03Udako garaian egin ohi diren belar mozketa lanak martxan daudela jakinarazi du Udalak. Atzotik hasita, lanak egiten ari diren bideak zenbait unetan itxita egongo dira egunotan.
Belar mozketa lanak ondorengo tokietan egingo dira: Errotazarretik Iraetarako bidegorrian, Bentapeligron, futbol zelai zaharrean, eta Lilibetik bainuetxea eta trenbideraino doan bidean, Etorrabideko bidegurutzetik Lilibeko tuneleraino, hain zuzen ere.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide