Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroagoiko Santio-Santanetako jaietan ospatzen den Tolareko Igoera antolatu dute laugarren urtez jarraian. Festen azken egunean ospatuko da proba, uztailaren 27an, igandez, 11:00etan. Lasterketa hau 16 urtetik beherako gaztetxoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek Larretxeko kruzetik ekingo diote ibilbideari, eta helmuga Arroagoiko plazan bukatuko da.
Parte hartzeko izen-ematea derrigorrezkoa izango da, eta horretarako WhatsApp bidez idatzi beharko da 665 70 21 08 telefono zenbakira, uztailaren 21a baino lehen.