Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Biolurrek Amillubi Lurra Taupaka proiektua abiatu zuenetik, hainbat lan eta ekimen burutu dituzte bertako kideek Iraetako Amillubi baserrian. Iganderako, hilaren 13rako, Auzo(p)lana egitasmoaren beste saio bat antolatu dute.
Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua Amillubin bertan, auzolanari ekiteko. 12:30ean, egiten ari diren lanak erakutsi eta kultiboetatik bisita gidatua egingo dute. Ondoren, 14:00etan, bertaratutakoek sasoiko produktuekin prestatutako mokadutxoaz gozatzeko aukera izango dute.
Norbaitek Amillubiko kideekin harremanetan jarri nahi badu, koordinazioa@amillubi.eus helbidera mezua idatzi dezake.