Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igandean, abuztuak 10, San Lorentzo eguna ospatuko da, eta urtero legez, San Lorenteko auzotarrek egun osoko egitarau antolatu dute.
Mezak emango dio hasiera egunari, 11:00etan, ermitan eta inguruko hildakoei omenaldia egingo zaie. Ondoren, bertsolariak arituko dira, eta txikienentzako haur jolasak izango dira. Bertaratzen direnen gozamenerako, auzotarrek txakolina eta pintxoak banatuko dituzte. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Garazi abeslariak kantaldia eskainiko du eguna musikaz eta emozioz ixteko.
Programa:
· 11:00: Meza baselizan
· 12:00: Bertso saioa
· Ondoren: Haur jolasak eta hamaiketakoa (txakolina eta pintxoak)
· 18:00: Garazi abeslariaren kantaldia