Albisteak

[ARGAZKIAK] Santa Zeziliako emanaldia eskaini dute Ertxiña Musika Eskolako ikasleek

Santa Zezilia egunaren harira, klarinete, tronpeta, piano… askotariko instrumentuen doinuek hartu zuten atzo Kultur Etxeko aretoa. Gaur, asteartea, herriko kaleetan zehar kalejira egingo dute.

Musika doinuek alaitu zuten atzo Kultur Etxeko aretoa, Ertxiña Musika Eskolako ikasleek bertan eskaini baitzuten, urteroko legez, Santa Zezilia egunari dagokion emanaldia. Haur zein gaztetxoek ikasturte hasiera honetan ikasitakoak erakutsi zituzten jendaurrean, eta askotariko instrumentuen doinuz alaitu zuten aretoa. Heldu zein haur ugari bertaratu ziren kontzertuaz gozatzera.

Gaur, asteartea, Santa Zezilia ospatzeko bigarren ekitaldia egingo dute. Oraingoan, 17:30ean kalejira izango da kaleetan zehar.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide