Albisteak

[ARGAZKIA] Hiru kontzerturekin, musika izan zen protagonista zapatu arratsaldean

Aitor Huergo & Lagunak izan ziren oholtzara igotzen lehenak. Gero, Nabasi eta Kaskezur taldeen kontzertuek hartu zuten protagonismoa Gaztetxean.

Hiru kontzertuz gozatzeko aukera izan zuten atzo arratsaldean herritarrek. Lehen emanaldia Kultur Etxeko aretoan izan zen, Portale Kulturguneak antolatuta, eta jarraian Nabasi eta Kaskezur taldeen kontzertuak izan ziren Gaztetxean.

Aitor Huergo & Lagunak izan ziren arratsaldea zabaltzen lehenak. Endoian bizi den bakarlariak hainbat musikariren laguntza izan zuen oholtzan, tartean Adrian LarraƱaga herritarra. Ondoren, eraikin berean, musika-giroa areagotu zen beste bi kontzerturekin. 20:30ak inguruan igo zen Zarauzko Nabasi taldea oholtzara, eta Kaskezur talde nafarraren kontzertuak agurtu zuen zapatua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide