Albisteak

[ARGAZKIAK] Herri azokarekin eman diote amaiera Arkeologia Asteari

Asteartean hasi zen aurtengo Arkeologia Asteari amaiera eman diote gaur. Herri azoka egin dute udaletxe azpian eta Antxieta Arkeologia Taldearen jardunaren inguruan gehiago jakiteko aukera izan dute bertaratuek.

Zestoako Udalak Antxieta Arkeologia Taldearekin batera antolatutako Arkeologia Asteari amaiera eman diote. Gaur udaletxe azpian ospatutako herri azokak itxi du beste urte batez aste osoko egitaraua. Goizeko 11:00etatik 15:00etara, herritarrek aukera izan dute Antxieta Arkeologia Taldearen jardunaren inguruan gehiago jakiteko, baita taldeko kideen azalpenak gertutik entzuteko ere. Txikienek ere gozatu dute azokak eskainitako proposamenez, hondar artean harriak bilatzen aritu dira batzuk eta betaurreko bereziak jantzita besteak.

Aurtengo Arkeologia Astea asteartean abiatu zen, hiru ekintzekin. Lehen egunean, Hartzak Euskal Herrian: Zestoako inguruko aztarnategien garrantzia izeneko hitzaldiak eman zion hasiera egitarauari. Bigarren hitzaldia ostegunean izan zen, Amabiturrieta, Zestoako altxor ezkutua izenpean. Alondero jendez lepo bete zen, eta ikusmin handia piztu zuen hitzaldiak bertaratuen artean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide