Albisteak

Naroa Agirrek arabiar jatorriko neskentzat antolatutako pilota saioetan izena eman daiteke

Naroa Agirre pilotari zestoarrak arabiar jatorriko neskentzat pilota saioak antolatu ditu Zestoako Udalaren laguntzarekin. Hain zuzen, Gradu Amaierako Lanean neska arabiarrek zergatik ez duten pilotan jokatzen aztertu ondoren, neska horiei zuzendutako saioak praktikan jarriko ditu. Izen-ematea jada zabalik da, eta interesdunek urtarrilaren 23ra arte izango dute horretarako aukera.

10 eta 14 urte bitarteko arabiar jatorriko neskei zuzendutako saioak izango dira. Agirrek berak eskainiko ditu saioak kiroldegiko frontoian, eta helburua neska horiek pilotan jokatzera animatzea izango da, etorkizunean gainerako haurrekinekin batera parte har dezaten. Antolatzaileen arabera, saioak bereziki ludikoak izango dira, baina hobekuntza eta errendimendua ere kontuan hartuko dira. Lehenengo saioa urtarrilaren 24an egingo dute, 10:00etatik 11:00etara.

Naroa Agirreren proiektuaren nondik norakoak gehiago ezagutzeko, irakurri azaroko aldizkarirako idatzitako erreportajea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide